1. saioaren ostekoa: harritzekoa!

Pasa den asteartean, azaroaren 4an, Normalkuntzako Taldekideok lehendabiziko Blog saioa burutu genuen. Hasieran urduri geunden gehienok, batez ere hizkuntza hau berria delako gutariko askorentzat.

Saioaren hasieran Blogaren nondik norakoak azaldu zizkigun Irenek, ondoren jada osatuta dauden eta gure gaiarekiko lotura zuzena duten hiru blog ikusi genituen. Alde batetik, Euskaljakintzan, Ordizia Ikastolako aparteko blogean, ikasleek egindako elkarrizketak eta ahozko literatura lantzeko Entzun bloga. Bestetik,  Alegiako Eskolako Bloga eta Irratia.

Adibide hauek gure hortzak zorroztu zituzten, batez ere gure  eguneroko erronka den ahozko hizkuntza lantzeko ere erabili daitekeela ikustean.

Baina esaerak dioenez, ekinez lortzen da egina; hortaz zuzen jarri ginen geurea propioa izango den blog bat sortzen. Hain zuzen ere hauxe izango da Normalkuntza talderako gure blog helbidea: http://b06normalkuntza.wordpress.com

Bigarren partean egindakoa Blog-a sortu eta diseinua aukeratu dokumentu honetan bila daiteke.

Taldeko Bloga tresna erabilgarria izan daiteke baldin eta helburu konpartitu batekin osatzen bada. Kasu honetan iazko ebaluazio saioan adierazi zen legez esperientzien trukerako plataforma egokia izan genezake. Hasteko eduki zehatz bat adostu behar genuen, eta une honetan hainbat ikastetxe garenez Gela-argazkia diagnosiaren inguruan lanean gabiltzanok, esperientziak gai horren inguruan konpartitzea erabaki dugu.

Datorren astelehenean, azaroaren 11an, izango dugun bigarren saioaren gai ordena eta erabiliko ditugun materialak zintzilikatuko ditugu hementxe bertan.

Bloga erabiltzen aritzeko, orain arte ikusi duzunaz idatz ezazu iritzi bat “komentarioetan”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s