6. saioaren ostekoa, eta momentuz azkena!

Gaur blog tailerraren seigarren saioa burutu dugu, eta momentuz, azken saioa izan da. Sei saio hauetan  blog-en mundura hurbildu izan gara. Azken saio honetan bi ataza garatu ditugu:

  • Aurreko saioan soinu-artxiboa igotzeko egindako prozedura errepikatu dugu.

 

  • Bakoitzak blog berri bat sortu dugu: orain arte taldeko-bloga sortu eta kudeatu dugu. Horrek esan nahi du pausu batzuk (bloga sortzea, diseinua aukeratzea, antolamendua erabakitzea…) eginak genituela, baina geuk jakin gabe, Irenek berak eginak. Orain gutariko bakoitzak bere bloga sortu, diseinatu, elementuak aukeratu….

Blog Tailerra: 6. saioa

Bihar, Blog Tailerraren seigarren eta, momentuz, azken saioa brurutuko dugu. Saio hauetan zehar Blogaren munduari hurbildu izatea  espero dugu.

Orain arte hainbat gauza ikasi dugu. Azkenengo saio honetan bi ataza proposatzen dizkizuegu:

  •  Aurreko saioan soinu-artxiboa igotzeko egindako prozedura errepikatu
  • Bakoitzak blog berri bat sortu: orain arte talde-blog bat sortu eta kudeatu dugu. Horrek esan nahi du pausu batzuk (bloga sortzea, diseinua aukeratzea, antolamendua erabakitzea…) nik egin nituen zuen laguntzaz. Orain kontrakoa nahi dut: zuok zeurea egitea nire laguntzaz. Bloga eginda euki ondoren bakoitzak pentsatuko du zertarako erabili ahal duen.

Beti bezala, hau guztia egiteko jarraibideak orri honetan topa ditzakezue. Dakizuenez, WordPress programaren “interfaz” delakoa guztiz aldatu da, beraz gure apunteak egokitu beharho ditugu. Apurka, apurka…, hau da aurten programaren itxura aldatu duten bigarren aldiz!! Teknologia mundu hau arinegi doa, benetan.

5. saioaren ostekoa

Gaur blog tailerraren 5. saioa burutu dugu, erta hainbat gauza ikasi.  Hauexek dira egin ditugunak:

- Aurrekoan bideoa txertatzeko arazo teknikoak egon zirenez gaur beste saiakera bat egin dugu, prozedura ondo finkatzeko. Kide bakoitza ahalegindu da bideo berri bat txertatzen, eta horrela egin dugu.

Soinu artxiboekin lan egin dugu. Audacity programa ezagutu dugu! Hau bakoitzak norbere PINean kopiatu dugu, eta bera erabiliz audio artxibo bat grabatu dugu. Honetan komediak ikusi ditugu. Ondoren soinu bat txertatu diogu eta soinu artxiboa manipulatu geuk nahi genuen soinu artxiboa sortu arte.

Gero, soinu artxibo hori MP3ra bihurtu dugu eta jada horrela genuela blipTV orrira igo dugu eta bertn artxibo horri URL bat egokitzen zaio. Prozesua bukatzeko, gure soinu artxiboaren URLa kopiatu dugu eta geure blogean txertatu.

Audio frogak

Post honetan audio froga batzuk egin ditugu adibideak erakusteko.

BlipTv sistema erabiliz soinu artxibo bat txertatuko dugu blogean bi eratan:

Hona hemen Frantziako abeslaria den Henri Salvadorren kanta polit bat:

Hau da beste aukera artxiboa txertatzeko

Azkenik, hemen duzue SkreemR programa erabiliz interneten topatu dugun Oskorriren kanta bat. Goza ezazue:

Hau dena egiteko jarraibideak hemen bilatu (audio artxiboak txertatu).

Blog tailerra: 5. saioa

imagen201

Apurka apurka, blogaren bideak jorratzen ari gara. Oso formal ibili zineten aurreko saioan nahiz eta beste leku batera joan behar. Benetan eskertzekoa da.

Hurrengo saioa betiko lekuan egingo dugu, Berritzegunean, eta hauexek dira proposatzen dizkizuegun atazak:

- Aurrekoan bideoa txertatzeko arazo teknikoak egon zirenez 9an beste saiakera bat egingo dugu, prozedura ondo finkatzeko. Nahi baduzue aurretik frogatu hona hemen apunteak (Bideo bat blogean txertatu).

- Soinu artxiboekin lan egingo dugu. Honen inguruan bi ekintza egingo ditugu:

- musika artxibo bat txertatu (apunteak)

- Audacity programa erabiliz audio artxibo bat grabatu eta gero blogean txertatu (Audacity programa erabiltzeko Lourdes Barrosoren Tutoriala hemen)

- Aurrekoan bezala, besteen post-ak irakurri/entzun eta komentarioak egin

Azkenengo saioan, bideo bat sortuko genukela esa nizuen. Ez da zaila baina denbora eskatzen du ataza horrek. Beraz,  hobeto pentsatu ondoren, saio honetarako bakarrik audio lantzea erabaki dugu, nahiko lana da eta. Bideoarena beste momentu baterako  utziko dugu.

4. Saioaren OSTEKOA

Pasa den asteartean, azaroaren 25ean burutu geneun 4. blog tailerraren saioa. Kasu honetan Bengoetxe Institutuan garatu genuen saioa eta bertako anfitrionak, Marijok,  informatika gela txukundu eta gozari ederra ekarri zigun. Horrela bai ikas daitekeela!

 

Hauxek dira burututako atazak:

  • Alboko zutabean estekak txertatu eta antolatu. Zein esteka izan ahal diren interesgarriak blogean beti eskura egoteko erabaki dugu , eta ondoren sailkatu kategoria edo ataletan.
  • Bideoa txertatu. Horretarako, pausu hauek eman ditugu:
    • Gela-argazki edota normalkuntzaren inguruko bideoren bat topatu
    • beste post/artikulu bat idatzi bideoa aurkezteko
    • bideoa artikuluan txertatu
  • Azkenik, blogaren mugimendua areagotzeko, eta gure irudimena aprobetxatuz “Zer egin gela-argazkiarekin” postean komentariok utzi ditugu, blogak ematen digun elkarreraginerako aukera aprobetxatuz.

Blog tailerra luzatzea erabaki da taldean eta beste bi saio egingo ditugu abenduaren 9 eta 16an. Hurrengo egunetan jarriko dugu hementxe bertan zein eduki landuko ditugun abenduaren 9ko 5. blog tailerraren saioan.

Blog Tailerra: 4. saioa

Bidea ekinez-ekin egiten da. Jadanik, hainbat gauza ikasi dugu blogaren inguruan: zelan sortu, erabiltzaile bihurtu, diseinua aldatu, post bat idatzi eta bertan irudi eta estekak ipini, dokumentu bat igo, kategoriak sortu eta post-ei erantsi, alboko zutabea antolatu… Ikusi B06 Normalkuntza bloga. Nahikoa hiru saiotarako!

Aurreko saioaren azkenengo ataza, hain zuzen ere, alboko zutabea antolatzea izan zen. Denok batera gauza bera egiterakoan ”zirkuitubakarrak” egon ziren blogaren barruan eta “widget”-ak gora eta behera ibili ziren finkatu ahal izan gabe. Beraz, Jasone eta biok traste horiek ordenatzeaz eta finkatzeaz arduratu gara. Zer iruditzen zaizue? Begira ezazue eta bide batez komentarioren bat egin, alde honetatik bakarrik sentitzen gara eta.  Zerbait aldatu edo gehitu nahi izanez gero hurrengo saioan egin dezakegu.

 Horrez gain, zer egingo dugu hurrengo saioan?

Lehenengo eta behin, jakitera ematen dizuegu azaroaren 25eko saioa Bengoetxe Ikastetxean ospatuko dugula. Hemen eransten dizuegu bertara heltzeko argibide bat (mapa). Plano honetan “cómo llegar” clik eginez zuen etxetik/ikastetxetik Bengoetxera heltzeko bide zehatza topa dezakezue.

Hauxe da gure lan proposamena 25erako:

  • Alboko zutabean estekak txertatu eta antolatu. Zein esteka izan ahal diren interesgarriak blogean beti eskura egoteko erabaki behar dugu , eta ondoren sailkatu kategoria edo ataletan.
  • Bideoa txertatu. Horretarako, pausu hauek emango ditugu:
    • Gela-argazki edota normalkuntzaren inguruko bideoren bat topatu
    • beste post/artikulu bat idatzi bideoa aurkezteko
    • bideoa artikuluan txertatu
  • Azkenik, blogaren mugimendua areagotzeko, sartu beharko duzue besteen post-etan eta komentariok utzi, blogak ematen digun elkarreraginerako aukera aprobetxatuz.

Aurretik frogak egiten animatzen bazarete, hemen duzue, beti bezala, ataza berriak burutzeko jarraibideak:

3. saioaren ostekoa

Aurreko saioan hasitako lanean jarraitu dugu gaurko saioan. Hauexek izan dira betebeharrak:

- idatzitako post-a berreskuratu eta esteka bat txertatu.

- dokumentu bat (doc, ppt, pdf…)  blogera sartzeko ariketa burutzeko, Josu Urbikoak word dokumentuan egindako laburpena igo eta bere post-ean txertatu

- blogaren kategoriak erabaki eta sortu denon artean

- idatzitako post bakoitzari dagozkion kategorietan kokatu

- alboko zutabea antolatzen hasi

 

Apurka apurka geure bloga antolatzen eta osatzen goaz.

Orain arte egindako guztiaren jarraibideak blog honen WordPress Bloga sortzeko jarraibideak orrian bila daitezke.

Taldean landutakoa eta idatzitako artikuluak B06 Normalkuntza Blogean ikus daitezke.

Ostegunean datorren saioari buruzko informazioa eta  non egingo dugun irakurri ahlako duzue hementxe bertan.

 

 

 

 

Blog Tailerra: 3. saioa

Zer moduz blogarekin? Ez da hain zaila, ezta?

Aurreko saioan hasitako lanean jarraituko dugu biharko saioan. Hauexek izango dira betebeharrekoak:

- idatzitako post-a berreskuratu eta esteka bat txertatu. Beharrezkoa bada, dokumentu bat (doc, ppt, pdf…) igo blogera

- blogaren kategoriak erabaki eta sortu denon artean

- idatzitako post bakoitzari dagozkien kategorietan kokatu

- alboko zutabea antolatu

Apurka apurka zuen bloga antolatzen eta osatzen joango zarete, zuentzako espazio bat da eta.

Aurretik saiatu nahi baduzue hementxe duzue ataza hauek betetzeko jarraibideak:

Post bat egin: testua idatzi, irudiak txertatu, estekak txertatu

Dokumentu (word, power point…) bat igo

Blogaren kategoriak sortu

Alboko zutabea antolatu: widget-ak

2. saioaren ostekoa

Saio honetan praktikara pasatu gara. Hauek izan dira landutako atazak:

Aurrekoan erabaki genuen bezala, saio honetan gure blog berria estreinatu dugu. Bakoitzak Gela-argazkia diagnosiaren inguruan post/artikulu bat idatzi behar zuen.

Post/artikuluaren edukiari dagokionez Gela-argazkien inguruan landutakoa hauxe izan da:

Gaur hiru dokumentu aipatu izan dira:

1 Mateo Arratiakoak Colin Baker-en Elebitasunaren neurketaren inguruko ahozko laburpena egin du eta honen inguruko hausnarketa ireki du.

·         Zelan neurtzen da elebitasuna?

·         Zelan neurtzen da eta zein emaitza ematen du?

·         Zer tendentzia ikusten da galdetegietan?

·         Zergatik erabiltzen da ingelesa lingua franca bezala beti?

 

2. Josune Uribarrikoak, Mikel Zalbideren Ahuldutako hizkuntza artikuluaren sarreraren laburpena egin digu.

·         Gure gaian ezinbestekoak diren kontzeptu ezberdinak: ahul, gaixo, hil, minorizatu, indarberritu…

·         Argitalpenak eta ikuspegiak: deskriptiboa, prediktiboa, preskriptiboa…

·          

 

3. Amaia Elexaldekoak, Erizeren Bizindar etnolinguistikoaren inguruko laburpena aurkeztu du.

·         Zer da?

·         Motak

 

 

4. Mertxe Unkinakoak eta Arantza Areatzakoak, batez ere gela argazkiaren emaitzekin zer egin jakin nahi dute, zeintzuk izan behar diren, emaitzak ikusi ondoren, eman  beharreko hurrengo urratsak. Gogo honi erantzun aurretik beste saio bat eskainiko diogu oinarri teorikoei, ondoren  taldean bilatuko ditugu egin daitezkeen interbentzio motak. Interbentzio bakoitzari komeni zaion estrategia/prezodura diseinatu beharko dugu eta ondoren ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitu beharko du.

 

Blogaren erabilerari dagokionez aurretik planfikatuta zegoen guztia ezin izan genuen bete, beraz, aspektu batzuk (esteka bat txertatu, dokumentu bat igo, eta kategoriak sortu) hurrengo saiorako geratuko dira.